Rudolf von Jhering

Rudolf von Jhering

Bizitza
JaiotzaAurich1818ko abuztuaren 22a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaGöttingen1892ko irailaren 17a (74 urte)
Hobiratze lekuaStadtfriedhof Göttingen (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraklegelaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Vienako Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Leipzigeko Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Gießengo Unibertsitatea
Göttingengo Unibertsitatea
Basileako Unibertsitatea
Kielgo Unibertsitatea
University of Rostock (en) Itzuli
Lan nabarmenak
KidetzaLinzeen Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia

Find a Grave: 179623541 Edit the value on Wikidata

Caspar Rudolph Ritter von Jhering (Aurich, 1818ko abuztuaren 22a - Göttingen, 1892ko irailaren 17a) alemaniar legelaria izan zen.

1836an Heidelbergeko Unibertsitatean sartu zen eta Göttingen, Munich eta Berlin unibertsitateetan hurrenez hurren. 1844an Berlinen sortua, Zuzenbide Erromatarraren irakaskuntzan aritu zen. Baselen irakasle izan zen 1845ean, Rostocken 1846an, Kielen 1849an eta Giessenen 1851n.

Jurisprudentzia naturaleko sistema bat eraikitzen saiatu zen, Rechts auf den verschiedenen Stufen seiner Entwicklung (1852–1865) lanean irudikatu zuena. Jurisprudentzia gizateriaren interes moralek eta sozialek aurrera egiteko erabilitako zientzia gisa ulertu zuen.

1868an Zuzenbide Erromatarreko katedradun izendatu zuten Vienan eta enperadoreak 1872an noblezia titulua eman zion. 1872an Göttingengo Unibertsitatera aldatu zen. Han Der Kampf um's Recht lana argitaratu zuen arrakasta handiz. Bertan, eskubideen eta nortasunaren arteko loturaz eta legearen eta eskubideen elkartasunaz jardun zuen.

Zuzenbide historiko eta soziologiko modernoaren eskolaren sortzailea izan zen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search